XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3.3. Iraganaldi sakonera.

Harri urragarriek, iraganaldi sakonera oso txikiz lan egiten dute.

Milimetro milaren bat edo batzutatik 0,1 eta 0,2 mm.raino sakonera izaten dute.

Azken sakonera hauk diametro handiko harriek bakarrik gainera.

3.4. Harri baten portaera lanean.

Ezaugarri egokiak dituen harri bat aukeratzea ez da erraza izaten.

Beraz, harria lanean ari denean arreta handiz begiratu behar zaio.

Lanaren hasieran batipat.

Izan ere, okerrik baldin badago, lehen bait lehen aldatu behar da harria.

Kontrolatzeko alderdirik nagusienak hauk dira: - harriaren desgastea.

- piezaren zilindrikotasuna.

- piezaren azal itxura.

Harria azkar gastatzen bada, piezak konikotasunaz irtetzeko joera baldin badu edo azala zirkulueran marratua badago, harria bigunegia delako da.

Piezaren zati ilunak (une erreak) eta ekai dardaratuaren antzeko itxura baldin badago edo makinaren produkzioa txikia baldin bada, harria gogorregia delako da.

4. HARRIAK ERABILTZERAKOAN BETE BEHARREZKO ARAUAK.

Harri urragarriak, ondo erabiltzen ez badira, oso arriskutsuak dira.

Beraz kontu handia izan behar da eta: - Garraioan eta erabiltzerakoan, kolperik ez eman.

Pitzadurak sortu eta makinan martxan jartzen direnean hautsi egin bait daitezke.

- Edozein modutara pilatuta ez gorde harriak, okertu egin bait daitezke.

- Ardatzean lasai, hestu edo okertuta ez muntatu harriak.

- Tenperatura 0 ampdeg;C baino txikiagoa den lekutan, harri bustiak eukitzea txarra da.

Ura hormatu eta harria pitzatu egin daiteke.

Lana bukatu aurretik, harria biraka utzi behar da, zentrifugoki ura bota dezan.

- Harria abiadura handiagotan erabiltzen bada hausteko arriskua dago.

- Harriari presio handiegia eragiten baldin bazaio azaleko kapa gehiegi berotu eta askatu egin daiteke.

- Disko harriez, ez dago aldamenetik lana egiterik.

Erraz puskatzen bait dira horrela.

Bestetik, arreta handiz babestu behar dira begiak, txinpartak sar ez daitezen.

Eskuak harria ukitu gabe gorde behar dira eta lanean sortzen den hautsik ez da arnastu behar; organismoarentzat kaltegarri bait da.

Lanean ari denean, harriaren aurrean egotea ez da ona.